Hitzaldia
2025/10/05
Lekua: Ormaiztegi, Zumalakarregi Museoa
11:00-12:30
Ibon Telleria, arkitekturako doktorea, eta Josue Susperregi, dendrokronologiako doktorea, izango dira saio honetako hizlariak. Baserriek historian zehar izan duten egokitzeko gaitasun aparta erakutsi dute, garai bakoitzeko baldintza sozioekonomiko eta kulturaletara moldatuz eta aldaketa sakonak jasoz. Eraikin hauen zurezko egiturek aldaketa horien aztarnak gordetzen dituzte, eta dendrokronologiaren bidez, egurretako eraztun urtekarien azterketaren bitartez, baserri baten jatorria eta bere
bilakaera historikoa ezagutu daitezke.