Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

'ATERKI INKLUSIBOA' ESKULTURA BERRIA HERRIAN

Kultura   2025/09/30

Pasa den ostiralean, hilak 26, eskultura komunitario kolaborativo berria aurkeztu zen herrian. ATERKI INKLUSIBOA du izena eta bi urte luzez Goierriko 5 udalerrien artean sorkuntza lanetan ibili ondoren Ormaiztegiko Berjaldegi plazan instalatu da.

 

ESKULTURARI BURUZKOAK EZAGUTZEKO KLIKATU HEMEN

Aurkezpen ekitaldian parte-hartu zuten partaide guztiei eskerrak ematen dizkie udalak, baita Segura, Ordizia, Urretxu, Beasain zein Ormaiztegi bertatik hurbildu ziren lagun guztiei, eta bereziki bi urte hauetan aterkia komunitatean eraikitzen aritu diren eta goiko loturaren amaieran irakurgarri dituzuen kolektibo guztiei.

 

SORTZE PROZESU KOMUNITARIOAREN IRUDI-BIDEOA. IKUSI

 

AURKEZPEN EKITALDIA IRUDITAN

Eskulturaren deskarga udal langileak, sortzailea, Arteriako kidea eta ordezkari politikoak, elkarlanean

 

Eskulturaren muntaia (1)

Eskulturaren muntaia (2)

 

 

Eskultura aurkezteko diseinuzko peana instalatu da 

 

Peana honetan eskulturaren nondik norakoak ezagutzeko nahiz sortze prozesua iruditan ikusteko bideora sarbidea ematen duten bi QR kode daude. Baita ere braillez irakurtzeko aukera dago eskulturaren izenburua

 

Xabier Crehuet musikari ordiziarrak hasiera goxoa eman zion ekitaldiari Eskuaire elkarteko (Pertsona Gor eta Gor-Itsuentzako komunikazio bitartekaritza zerbitzua)  Amagoia Osinaldek zeinu hizkuntzan lagunduta

 

Arteriako Iker Zinkunegik proiektu honen helburua, abiapuntua eta emandako pausu garrantzitsuenak azaldu zituen, Itziar de la Granja Alustiza sortzailea alboan zuela, bera eskulturaturaren nondik norakoen eta esanhaiari buruz aritu zen.  

 

Stephanie Esnarriaga González herritarrak gazteleraz irakurri zuen Juan Kruz Igerabideren olerkia

 

Fatiha Bousbae herritarrak arabiarrez irakurri zuen Juan Kruz Igerabideren olerkia

 

Aloña Aranburu Tolosa herritarrak euskaraz irakurri zuen Juan Kruz Igerabideren olerkia

 

Felisa Pérez Fernández herritarrak 2023ko ekainaren 9an Ormaiztegin aterkia sortzen aritu zirenean berak bizitakoa kontatu zuen

 

Jon Enrique Galarza Ormaiztegiko alkatea, gisa honetako eskultura komunitarioa herrian izateak duen garrantziaz aritu zen

 

German Urteaga bertsolariak amaiera borobila eman zion ekitaldiari 

 

Taldeko argazkia aterkiaren inguruan (1)

 

Taldeko argazkia aterkiaren inguruan (2)

 

Ekitaldi amaierako eskertza pikoteoa sortzaile eta parte-hartzaileekin.

 

ESKULTURA PRENTSAN

‘Aterki inklusiboa’ eskulturak badu bere tokia. Goierriko Hitza. IRAKURRI

Hausnarketara biltzeko aterkia, Berjaldegin. Goierriko Hitza. IRAKURRI

Aniztasunaren ospakizuna izan zen 'Aterki Inklusiboa' eskultura komunitario kolaboratiboaren aurkezpena. Goierri Irrati Telebista (Gitb). IKUSI

Un 'paraguas inclusivo' para toda la comunidad de la comarca de Goierri. Diario Vasco. ONLINE IRAKURRI //  PDF-AN IRAKURRI