Etxebizitza eta sustapen publikoak 2025/09/26
Epea zabalik egongo da urriaren 15era arte.
Udalak urrian Muxika eremuko partzela bat enkantera aterako du prezio itunduko 16 etxebizitzako bloke bat eraikitzeko.Horregatik berriro ireki da Ormaztegiko Etxebizitza Eskatzaileen Erroldan izena emateko epea. Errolda hori 2024an sortu zen, bai alokairu-erregimenerako, bai erosketa-erregimenerako. Kasu honetan, Muxika eremuan etxebizitza erosteko bakarrik inskribatu ahal izango da.
Etxebizitzen merkaturatzeak honako lehentasun-hurrenkera hau errespetatuko du:
1) 2024an Ormaiztegiko Udalaren Etxebizitza Eskatzaileen Erroldan izena emanda dauden pertsonak, baldin eta etxebizitza erosteko beharrean jarraitzen badute eta ohiko etxebizitzarik ez badute, edo beren egoerari egokitutako irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi badira, edo Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen arabera gainokupatutako azpietxebizitzetan edo etxebizitzetan bizi badira.
2) Etxebizitza Eskatzaileen Erroldan inskribatu berri diren pertsonak, Ormaiztegin erroldatuta daudenak ala egon direnak*, ohiko etxebizitzarik ez badute, edo beren egoerari egokitutako irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi badira, edo Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen arabera gainokupatutako azpietxebizitzetan edo etxebizitzetan bizi badira.
3) Ormaiztegin erroldatuta egon gabe ohiko etxebizitzarik ez duten pertsonak, edo beren egoerari egokitutako irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi direnak, edo Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen arabera gainokupatutako etxebizitza edo azpietxebizitzetan bizi direnak.
Izena emateko epea amaitu ondoren eskatzaileen kopurua eskainitako etxeena baino handiagoa bada, lehen zozketa bat egingo da 2. eta 3. taldeetako pertsonen artean etxebizitza bat eskuratzeko aukera bermatzeko, eta, gainera, itxaron-zerrenda bat sortuko da hutsegiteak betetzen joateko edo etorkizuneko sustapenak betetzeko. Eskaintza zehaztu ondoren (planoak, kalitateak, prezioak...), etxebizitzak aukeratzeko ordena bigarren zozketa batek zehaztuko du, erosketa formalizatzeko interesa duten 1., 2. eta 3. taldeetako pertsonen eta/edo itxarote-zerrendako pertsonen artean, ordena hertsian.
Epea: urriaren 15a.
Lekua: telematikoki Udalaren Erregistro Elektronikoaren bidez, "Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematea" atalean.
* Talde honetan sartuko dira deialdi honen aurreko 5 urteetan Ormaiztegiko erroldan baja hartu duten pertsonak, baldin eta baja hartu aurretik gutxienez 20 urteko erroldatze historikoa badute. Eskabideak 5 urte horietan Ormaiztegin erroldatutako hilabete osoen arabera ordenatuko dira.
Informazioa ostegunetan 12:00etatik 15:00etara Udaletxean (Alkatetza).