Iraunkortasuna 2025/10/27
Sasietak kanpaina bat jarri du martxan urgentziaz.
Sasieta Mankomunitateak kanpaina berezia hasi du Ormaiztegin, edukiontzi horiak kontrolatzeko eta zaborra nahastuta botatzen duten pertsonei isunak jartzeko. Isunak 90,10 eurorainokoak dira, eta errepikatuz gero, 90,11 eta 450,49 euro artekoak. Edukiontzietan ohartarazpen-eranskailuak jarri dira eta atarietan bandoak, eta laster informazio-diptiko bat banatuko da postontzietan, hondakinak nola bereizi behar ditugun gogorarazteko.
Gogoan izan zaborbilketa zerbitzuagatik ordaintzen ditugun tasak oso kopuru altuan handitu daitezkeela behar bezala birziklatzen ez badugu, hemendik gutxira birziklatzen dugunaren arabera ordainduko dugu eta.