Adinekoak 2025/10/06
Ohikoa denez, asteazkenero egingo dute hitzordua, 10:30etan udaletxe azpian. Aurten ere egitasmoa borobilduko dute Oin-Harriak jubilatu elkarteak, San Andres herri eskolak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean.
Honela, ikasturte osoan zehar belaunaldiarteko 6 ibilaldi inguru egingo dituzte eskolarekin batera.
Bisita kulturalak antolatuko dituzte, aldiz, Zumalakarregi Museoaren laguntzaren; bai museoan bertan ikusgai egongo diren erakusketetara, baita herriko monumentu desberdinak ezagutzeko bisitaldien bidez.
Txangoak epelean amaituko dituzte beti salda goxo batekin.