Bilatzailea:

Hasiera Agenda osoa erakutsi

Ttipi-ttapa egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio urriaren 8an, etzi

Ttipi-ttapa egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio urriaren 8an, etzi

2024-25 belaunaldiarteko ttipi ttapa

Martxa

2025/10/08

Lekua: Ormaiztegi

10:30

Ohikoa denez, asteazkenero egingo dute hitzordua, 10:30etan udaletxe azpian. Aurten ere egitasmoa borobilduko dute Oin-Harriak jubilatu elkarteak, San Andres herri eskolak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean.

Honela, ikasturte osoan zehar belaunaldiarteko 6 ibilaldi inguru egingo dituzte eskolarekin batera.
Bisita kulturalak antolatuko dituzte, aldiz, Zumalakarregi Museoaren laguntzaren; bai museoan bertan ikusgai egongo diren erakusketetara, baita herriko monumentu desberdinak ezagutzeko bisitaldien bidez.

Txangoak epelean amaituko dituzte beti salda goxo batekin.