Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

ORMAIZTEGIK ERE BADU BERE HAMAIKAKOA. BADATOR EUSKARALDIA!

Ormaiztegiko Hamaikakoa

Kultura   2025/04/08

Maiatzaren 15etik 25era ospatuko da aurten Euskaraldia. Ormaiztegiko Euskaraldia Batzordeak Ormaiztegin ekimena zabalduko duten hamaikakoa aurkeztu du.

Norbanakoen izen-ematea irekita dago www.euskaraldia.eus/#

Ormaiztegiko Hamaikakoaren taldeko argazkia.

Lur Zufiria Aranguren herritarrak ezin izan zuen argazkirako egon, baina bera ere hamaikakoaren zati da eta bere mezua eta argazkia helarazi dizkio Batzordeari. Mila esker Lur!

LUR ZUFIRIA ARANGUREN

“Euskara euskaldunon ondarea da. Hizkuntza bat izateaz gain, euskal historiaren, ohituren eta baloreen gordailu ere bada. Euskaraz bizitzea, bizitzeko modu bat da. Gure erantzukizuna da altxor preziatu honen transmisioa, euskarak biziraun dezan”

KEPA ISASMENDI GABILONDO

“Biarritzen, Tuteran eta Bastidan ere egin deigun euskaraz”

BILAL DHAILI DOURHBACHE

“Ez diezaiogun euskarari mugarik jarri, ezta gure bihotzei ere. Egunero, hitz bakoitza aukera bat da euskara bizirik mantentzeko. Bizi dezagun Euskaraldia, eta elkarrekin egin dezagun bide!”

AITZOL KALLEJO UNANUA

“Euskaldunon ondare kulturalari jarraipena emateko erabiltzen dugun hizkuntza da euskara”

IÑAKI REZUSTA GARRIDO

“Musika euskaraz egitea ateak ixtea zela zioten. Azkenaldian hasi gara antzematen hori ez dela hala. Euskaraz adieraztea norberaren nortasuna finkatzea ere bada”

ARANTZAZU ZABALETA IZAGIRRE

“Ba al dago ezer politagorik gure amona eta gurasoek erakutsitako hizkuntza eder hau baino, Euskara ahoan eta mundu guztira zabaltzeko indarra”

IÑAKI LETURIA YURRITA

“Euskara izan da lanerako nire erreminta nagusia, baserri-mundutik laborategietara”

OIHANE MURUA DE LA MATA

“Garrantzitsuena ez da gaur egungo industrian dagoen euskararen erabilera urria, euskara zabaltzearen helburuarekin eraikitzen hari den bidea baizik”

EDURNE BLANCO MOREDA

"Gure etxeko ama hizkuntza ez bada ere, ahizpak eta biok beti egin dugu elkarrekin Euskaraz"

KEPA JAKA NUÑEZ

“Euskal Herria da gorputza eta euskara bere bihotza; bihotzik gabeko gorputzak ezin du bizi”

MILA REPISO MORENO

“Euskara Euskal Herrian sustrai handi bat da, kultura edo ohiturak bezala, zaindu egin behar da”

ASUN MENDIZABAL SODUPE

“Nire egunerokoan, bai familiartean bai lagunartean, beti daukat euskara ahoan”

 

ARGAZKILARIA: ANGEL ELORZA BEITIA