Bilatzailea:

Zerbitzuak

Herritarren arreta

Herritarren arreta

Ikus azpimenua

Ormaiztegi zure mugikorrean

Ormaiztegiko Udalaren aplikazioa da hau, herritarrekin hartu-eman azkar, zuzeneko eta hurbila izateko helburuz sortutakoa.

Aplikazio hau herritarrekin komunikatzeko orain arteko tresnen osagarri izango da eta ondorengo aukerak ematen ditu:

  • Albisteak: herritarren intereseko albisteak argitaratuko dira bertan.
  • Agenda: herriko agenda izango da, udalak zein herritarrek antolatutako ekintzena.
  • Multimedia: herriko ekintzetan egindako argazki eta bideoak, karpetatan sailkatuta.
  • Idatzi udalari: herritarrak konpondu beharreko altzarien edo bestelakoen jakinarazpena bidali ahal izango dio udalari, bai eta eskari edo proposamenen bat egin ere.
  • Eragileak: eragileen albisteak, modu ikusgarri batean emanak.
  • Ezagutu: herriko txoko interesgarrien mapa.
  • Tramiteak: udalarekin online egin daitezkeen tramiteen zerrenda.
  • Farmaziak: guardiako eta Gipuzkoako farmazien bilatzailea.
  • Telefonoak: telefono interesgarriak.