Bilatzailea:

Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak

Ikus azpimenua

Gizarte -Zerbitzuak

Ormaiztegiko Gizarte Zerbitzuak bizilagun guztiei askotariko gizarte-zerbitzuak emateko aukera bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduen eta baliabideen bilduma dira.

Sailaren helburuak:

  • Gizarte-egoera aztertzen du eta, horren arabera, erantzunak garatzen ditu, zerbitzu egokiak zabalduz, murriztuz edo sortuz, udalerriaren beharren arabera.
  • Gizarte-baliabideei eta -eskubideei buruzko informazioa eta orientazioa ematen du.
  • Arrisku-egoerak edo gizarte-bazterkeria prebenitzeko jarduerak sustatzen ditu.
  • Hurbileko gizarte-ingurunearekiko haustura izateko arriskuan dauden herritarrei laguntza ematen die.
  • Planteatzen diren eskaerak eta egoerak baloratzen ditu.
  • Prestazio ekonomikoak izapidetzen ditu edo kasu bakoitzerako egokiak diren baliabideak abian jartzen ditu.
  • Erabiltzaileen etxean edo ingurune hurbilean zerbitzuak edo programak abian jartzen ditu.