Bilatzailea:

Zerbitzuak

Gazteria

Gazteria

Ikus azpimenua

Ludoteka

Udal ludoteka Ormaiztegiko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol arloaren mendeko zerbitzua da, 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta haurrek parte hartu ahal izateko hezkuntza-gune bat eskaintzea du helburu. Hezkuntza-proiektu baten laguntzarekin eta aisialdiko jolas-jarduerak abian jarrita, haurren garapen sozial, afektibo eta kognitiboa sustatu nahi da epe ertainean, beste haurrekiko, gurasoekiko eta hezitzaileekiko harremanetan sakontzen saiatuz. Gabirialde kaleko 10. zenbakiko gizarte-etxean dago zentroa, eta ostiraletik igandera irekitzen ditu ateak, 16:00etatik 20:00etara.

Ormaiztegiko haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea sustatzeko zerbitzua Gaztematikako "Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren" barruan kokatzen da.

Gazteria arloaren helburuak:

  • Ludotekaren eskaintza dinamizatzea: jokoak, tailerrak, ikastaroak, proiekzioak, irteerak...
  • Ludotekatik kanpo egin beharreko kultura- eta jolas-jarduerak antolatzea.
  • Udalerrian antolatzen diren ekimen interesgarrietan parte hartzea.
  • Hautemandako beharrei erantzungo dieten programak diseinatzea eta gauzatzea.
  • Lokala garbitzeko eta mantentzeko lanen jarraipena eta kontrola.
  • Zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren kudeaketa- eta administrazio-lanak egitea.
  • Ikasturte bakoitzari dagokion programa garatzea eta hiruhileko programazioa prestatzea eta ezagutzera ematea.

Kokapena eta kontaktua