Ikastaroa
2024/10/06
Lekua: Barduliarrak elkartea, Ormaiztegi
10:00-15:00
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak antolatutako jarduera.
"Beste herrialdeetako sukaldaritza eta gastronomia ezagutzeko prest al zaude?
O.E.Jren leloa "Kulturaren bideak" da, eta, horregatik, Zumalakarregi Museotik Munduko Sukaldaritzak izenko IV. edizioa antolatuko dugu.
Ikastaro/topaketa honetan, Ormaiztegin bizi diren hainbat komunitatek, tailer baten bidez, beren jatorrizko tokiko plateren bat nola prestatzen den erakusten digute, eta, ondoren, elkarrekin bazkaltzeko tailerrean prestatu dena.
Aurtengo edizioak Maroko, Nicaragua eta Kolonbiako hainbat plater eskainiko ditu.
Izen emateko mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi dezakezu."