Mugikortasuna eta garraioa 2024/11/21
San Andres kalea moztu egingo da udaletxearen eta elizaren artean.
San Andres kalean biltzen da jende gehien herriko jaietan. Kontuan izan behar da, gainera, kaleak plazako eta Udaletxeko eremua eta barraka eremua banatzen dituela, eta, beraz, pertsonen joan-etorria handia izaten dela.
Hori dela eta, eta guztion segurtasuna bilatuz, baina batez ere haur eta gazteena, San Andres kalea trafikora moztuko da egun eta ordu hauetan:
Kale hau herritik irteteko erabili ohi duten bizilagunei (Ojarbide, Etxeberri Azpikoa, Agerre eta Berroeta baserriak), ahal duten neurrian Iraegiko-Iturriko bidea erabiltzeko eskatzen diegu; posible ez balute, San Andres kalean jarritako hesiak pasa ondoren bere lekuan uzteko eskaera egiten diegu.
Lurraldebusen zerbitzuan eragina izango du, baina "Gautxori" zerbitzuak bere horretan jarraituko du, eta San Andreskoa (Arantxa taberna) izango da geltoki bakarra.