Herritarren parte-hartzea 2024/05/15
Udalak herritarren jardueraren oinarrizko alderdiak antolatu nahi ditu, udalerriko gizarte-bizitzaren ohiko funtzionamendua bermatzeko eta bizikidetza-arauak, ingurumenarekiko errespetua eta osasun publikoa betetzen direla zaintzeko.
Elkarbizitzari buruzko Udal Ordenantzaren proiektua egin aurretik, herritarren eta taldeen iritziak bildu nahi ditugu.
Hogei eguneko epea izango da iritziak emateko eta proposamenak egiteko, honako kanal hauek erabiliz:
1. Mezu elektronikoz: udala@ormaiztegi.eus
2. Telefonoz: 943882660
3. Egoitza elektronikotik: https://ormaiztegi.egoitzaelektronikoa.eus/