Jaiak 2024/11/03
Azaroaren 6tik 15era salgai egongo dira Ander Deunaren jaietako bigarren ostiralean , azaroaren 29an ospatuko den helduen danborradako kideen afarirako tiketak. Oraingoan aldatu egin da afariaren kokapena; gizarte etxeko areto nagusian ospatuko da eta Sarayola Katering-ak zerbitzatuko du.
Oharra: Gogoan izan danborradan parte-hartzeko ezinbestekoa dela entseguetan izena ematea, eta, ondorioz, entseguetan parte-hartzea.
Ohi bezala, ohiko menua eta menu begetarianoa izango dira aukeran.
Ohiko menua. 25€: Sarrerakoak (3) : Urdaiazpikoa eta patea, arraiez betetako piperrak eta penkak ontto saltsaz beteta. Bigarrena: Oilasko izterrak saltsan. Postrea: Goxua edo sorbetea aukeran. Edaria: Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa.
Menu begetarianoa. 25€: zehaztu gabe dago, ohiko menuaren baliokidea izango da.
Tiketak Ormaiztegi App-etik erosteko aukera izango da azaroaren 6tik 15era.