Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

LUDOTEKA ZERBITZUAREN IREKITZEA

Gazteria   2024/09/09

Ludoteka udal zerbitzuak irailaren 27an irekiko ditu ateak.

 

Ludoteka zerbitzuak iazko txanda berak eskainiko ditu Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako umeentzat, eta ostiraletik igandera irekiko da.

Zerbitzu honen helburua Ormaiztegiko haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzea da, aisialdi hezitzailearen eskaintzaz gozatuz, errespetua eta jarrera arduratsuak funtsezko printzipiotzat hartuz.

Datozen egunetan bilera baterako deia egingo zaie zerbitzuan interesa duten familia guztiei, zerbitzuaren helburuak, lan egiteko modua edo urteko programazioa eta araudia ezagutu ditzaten.