Bilatzailea:

Zerbitzuak

Garapen jasangarria

Garapen jasangarria

Ikus azpimenua

Energia kontsumoak kontrolatzeko e-Menhir plataforma

EAEko administrazio publiko guztiok ereduzko zeregina bete behar dugu aurrezteari, efizientzia energetikoari eta energia berriztagarrien erabilerari dagokienez gure eraikinetan, eraikinetako zatietan, instalazioetan eta ibilgailuetan, eta otsailaren 21eko 4/2019 Legean eta 254/2020 Dekretuan ezarritako nahitaezko neurriak hartu behar ditugu. Horretarako, Ormaiztegiko Udalak, besteak beste, energia aurreztea eta jarduera guztietan ahalik eta modu efizienteenean erabiltzea lortu nahi du, baita energia-kontsumoak kontrolatzea ere.

Estrategia horren barruan, Udalak kontsumoak kontrolatzeko E-Menhir plataforma dauka. Horri esker, udalen energia-horniduren azterketa adimenduna eta automatizatua egin daiteke, honako hauetan oinarrituta:

  • Energia-hornidura elektrikoen monitorizazioa
  • Kontsumo termikoko puntuak monitorizatzea
  • Udal-ibilgailuen kontsumoak monitorizatzea
  • Energia-sorkuntzaren monitorizazioa
  • Kontsumoaren gainkostuak hautematea
  • Alarmak eta jakinarazpenak sortzea posta elektroniko, web push edo whatsapp bidez
  • Datuen bistaratze aurreratua GIS sistema integratuaren bidez
  • Energia-kontsumoaren kontrola
  • Hidrokarburoen kontsumoak kontrolatzea
  • Energia-sorkuntzaren kontrola
  • Eraikinen kudeaketa, kalifikazio energetikoa, egutegia eta ikuskapenen dokumentazioa barne
  • Luminaria-instalazioen kudeaketa
  • Kontsumoei eta sorrerari buruzko txostena, Eusko Jaurlaritzari bidaltzeko, haiek ezarritako formatuaren arabera