Nahiz eta egoitza Zumarragan izan, Ormaiztegin ere jarduten du.
Hezkuntza-eskaintza
Secundino Esnaola Musika Ikastetxea Eusko Jaurlaritzak onartutako ikastetxea da. Arautu gabeko irakaskuntza da, praktikoa, Gurasoen Zuzendaritza Batzorde batek zuzendua, ikasleek ahots-taldeetan eta talde instrumentaletan parte har dezaten errazteko eta sustatzeko. Horretarako, musika-tresnen, kantu-klaseen eta dantzen eskaintza zabala du.
Eskolako musika-irakaskuntzak 4 mailatan banatzen dira:
DANTZAn gaitasun motorrak, afektiboak eta kognitiboak garatzen dituzten hezkuntza-prozesuez arduratzen dira. Haurrek, gazteek eta helduek dantza adierazpen artistikorako eta komunikazio pertsonalerako baliabide gisa uler dezaten eta haien adierazpenak ezagutu eta goza ditzaten.
Helburu nagusia sormena eta interpretatzeko gaitasuna dantzaren bidez garatzea eta dantzarekiko zaletasuna piztea da.
Kokapena eta kontaktua