Eskaera edo instantzia orokorra
Interesdunak idatziz jo dezake Udalera, eskabide orokor normalizatuaren inprimakia betez. Inprimaki hori udal-zerbitzuek inprimaki espezifiko bat erabiltzea erabaki ez duten izapide guztietan erabiliko da, eta udal-bulegoetan edo udal-egoitza elektronikoan aurkeztuko da.
Orri honetan eskuragarri ...
Dokumentazioa aurkeztea
Izapide honen bidez, udal honetan espedientea irekita duen pertsonak dokumentazioa gehitu ahal izango du, dela aldez aurretik eskatuta, dela bere ekimenez, eskaera osatzeko.
Halaber, espediente bati dokumentazioa zuzenean gehitu ahal izango zaio egoitza elektronikoaren bidez, nire karpeta ...
Alegazioak aurkeztea
Prozedura bakoitza kudeatzen duten administrazio-organoek irekitako entzunaldi eta jendaurreko informazioko izapideetan alegazioak aurkeztea eta justifikazioak argudiatzea, zehapen-espedienteen kasuan izan ezik, berariazko izapidea baitute.
Halaber, prozeduraren edozein unetan, entzunaldiaren ...
Ordenantzak hausteagatiko zehapenen aurkako alegazioak eta errekurtsoak
Izapide honen bidez, interesdunak alegazio-idazki bat edo administrazio-errekurtso bat aurkez dezake administrazioarekin irekita duen edozein zehapen-espedienteri buruz, salbu eta trafiko-isunen espedienteak badira, berariazko izapidea baitute.
Alegazioak aurkeztea: Oro har, espediente baten ...
Errekurtsoak eta berrikuspenak
Interesdunek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Administrazioaren beraren aurrean, beren prozedurako ebazpenak eta izapide-egintza jakin batzuk auzitegietara joan beharrik gabe.
Administrazio-ebazpen bat edo izapide-egintza kualifikatu bat berrikusteko edo errebokatzeko ere eskatu ahal izango ...
Kontratazio-arloko errekurtso berezia
Legitimazioa duen edozein pertsonak 15 egun balioduneko epean kontratazio-errekurtso berezia jartzea honako egintza eta erabaki hauen aurka: lizitazio-iragarkiak, baldintza-agiriak eta kontratu-dokumentuak, adjudikazio-erabakiak eta azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 44.2 artikuluan zerrendatutako beste ...
Informazio publikoa eskuratzeko eta artxibatzeko eskaera
Eskaera, Ormaiztegiko Udalaren esku dauden eduki edo dokumentuak ezagutzeko, legezko muga batzuekin, eta, nolanahi ere, eraginpean egon daitezkeen hirugarren pertsonen datu pertsonalen babesa zainduz. Izapide honen bidez, udal-artxiboko dokumentu-funtsak ere eskatu ahal izango dira.
Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzea
Izapide horri esker, tratamenduaren arduradunaren aurrean honako eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu: datuetan sartzeko eskubidea, datuak zuzentzekoa, datuen aurka egitekoa, datuak ezereztekoa ("ahaztua izateko eskubidea"), tratamendua mugatzekoa, datuen eramangarritasuna, eta banakako ...
Hitzordua eskatzea
Alkatetzarekin, Idazkaritzarekin, Gizarte Zerbitzuekin eta Hirigintza eta Obra Sailarekin hitzordua eskatzea.
Kexak, iradokizunak eta zorionak
Izapide honen bidez, interesdunek zerbitzuak ematearekin lotutako kexak, iradokizunak eta zorionak aurkez ditzakete.
Erakundeak ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzeko herritarren gogobetetzearen, gogobetetze-ezaren eta ekimenen adierazpenak jaso nahi dira.