Bilatzailea:

Herria Monumentuak eta eskulturak

ATERKI INKLUSIBOA

ATERKI INKLUSIBOA

Ikus azpimenua

ATERKI INKLUSIBOA

eskultura komunitario kolaboratiboa

SORTZAILEA: Itziar de la Granja Alustiza, Donostia 1970

Bilboko EHUn egin zituen arte ederretako eta graduondoko ikasketak.Gaur egun Zegaman bizi da eta bertan garatzen du bere jarduera artistikoa. Landa-ingurunean, helduenek zumeari buruz hitz egiten zuten, eta han hasi nintzen artisautza horren kultura-tradizioa ikertzen, eraikuntza artistikoan ikuspegi berri bat emateko. Hala, Zumarragako merkatuko zutabeak bezalako "Zumarraga Bide Bizia" (2023) edo "Aterki Inklusiboa" (2025) proiektuak iritsi ziren.

Azken proiektu honek, Arteria Errizomak eta EHUk elkarlanean burututako "Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan" ikerketan du hazia. Itziarrek, bertan egin ziren eztabaida taldeetan parte hartzen du, eta hor hasten da sortzen ideia.

Hau honela izanik, aurreproiektua sortzen joaten da eta Arteriaren baitan urtero argitaratzen diren Diru laguntzetara aurkezten du Itziarrek bere proiektua.

PROZESUA: Eskultura komunitario kolaboratibo honek, Arteriako Bilatzailearen erabilera sustatzeko atalean 2000€ko diru laguntza lortzen du. Honela proiektua martxan jartzen da.

"Aterki inklusiboa" burdinazko eta zumezko lana da, zumezko habiaren teknikarekin sortua, parte-hartzaileen arteko lotura indartzen duten lankidetza-proiektuak sustatzen dituena, eta parte-hartze kultural aktiboa izateko funtsezko eskubidera gehiago hurbiltzen gaituena, gure baldintza fisiko edo kognitiboak, eskuzko trebetasunak edo esperientziak alde batera utzita. Zumitzez eta burdinez osatutako 3metro eta erdiko altura, eta 2 metroko zabalera duen eskultura.

Horretarako, hainbat motatako elkarteek, boluntariotza-zentroek eta kultura-aktiboek parte hartu dute, hiru ideia nagusi garatuz:

  1. Animatu
  2. Esku hartzea
  3. eta Eraldatzea.

Zumea lotura inklusiboaren sinbolo gisa lotu dugu. Habia teknika, txorien habiak sortzeko prozesuarekin duen antzekotasunagatik deitzen da eta intuitiboa edo kaosarena ere esaten zaio. Zumezko sastrakak eraikitzean datza, ia edozein motatako egitura lauetan eta bolumenetan material organikoak eta antzinako teknikak konbinatuz elkar eragiteko.

Baina zer gertatzen da jarduera soziokulturaletan parte hartzen ez duten pertsonekin, gizarte-eredu arauemaile batean sartuta ez daudelako?

"Aterki inklusiboa" honen azken helburua banakako eta talde hazkundea da.

Sorkuntzaren bidez bizia emateko eta kezkak pizteko nahitik sortzen da ideia.

Era berean, parte-hartzaileek hautematen dituzten arazoei eta desberdintasunei aurre egiteko ekimenak sustatu nahi dituzte, baina orain arte ez dira jabetzen aldaketari ekarpenak egiteko gaitasuna dutela. Gainera, ingurumen mailan askoz ere jasangarriagoa den gizarte batera hurbiltzen gaitu, baita maila emozional batera ere, izaera eta gaitasun desberdineko baina oinarrizko eskubide berberak dituzten pertsonen artean erlazionatzera alegia.

ESANAHIA: Aterkiaren irudia, babestua sentitu nahi edo behar duen ororentzat babeslekuaren sinboloa da.

Gure esku hartzeko modua kolektibo txikiak dinamizatzea izan da, erakusteko txiki askok handi bat eraikitzen dutela, eta hori denok osatzen dugula eskubide berdintasunean, baldintzak desberdinak izan arren.

Artearen parte-hartzearen eremuan gizarteratzearen eta gizarte-aniztasunaren aldeko ikurra da. Aterkiak hiru esanahi ematen dizkigu:

  1. Babesa. Erabiltzen duen orori babesa emango dio. Beldurretatik babesten gaitu, desberdin sentitzetik, epaitua izatetik...
  2. Transmisioa. Aterkia eskuz esku pasatzen den elementu bat da. Horrek lekukoa pasatzeko beharra sinbolizatzen du, gizarte anitza eta mundu guztiak tokia duena sentsibilizatzeko. Begiradan bira txiki bat ematen laguntzen digu, mundua behatzeko moduaren pertzepzioan.
  3. Parte-hartzea. Habia teknikak ez du zentzurik elkarlaneko proiekturik gabe. Horregatik, edozein kolektiboren parte-hartzea sustatu da, ezarritako ordena sozialarekin dituzten ezberdintasunengatik, alde batera geratzen baitira beti, nahiz eta haien eskubideak, gaitasunak eta giza balioak ez diren gainerakoekiko desberdinak.

Lekukoa pasatzeko beharra sinbolizatu dugu, mundu guztiak tokia duen gizarte anitza sentsibilizatzeko. Begiradan bira txiki bat eman nahi dugu, mundua behatzeko moduaren pertzepzioan.

BITXIKERIA: Lanaren izenaren bilakaera. Hasiera batean Zumezko Aterkia izena hartu bazuen ere, Aterki Inklusiboa izatera igaro zen, baina normalean "Aterki Solidarioa" bezala ezagutzen da, Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) partaide, erabiltzaile, bolondres, elkarte eta udal gehienek hartzen duten izena.

Eskerrik asko guztioi!

PARTE-HARTZAILEAK:

ARTERIA Errizoma.

TALLERES LOIDI, SL 2023

ORMAIZTEGIKO UDALA, 2023/06/06

  • OIN-HARRIAK JUBILATU ELKARTEA
  • IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA
  • HERRIKO ARTISTA GAZTEAK
  • GARAGUNE ZENTROA
  • COSMO ARTISAUTZA
  • ANGEL ELORZA ARGAZKILARITZA

URRETXUKO UDALA, 2023/12/13

  • FERIA DE SANTA LUCIA

SEGURAKO UDALA, 2024/02/14

  • ATSEDEN JUBILATU ELKARTEA
  • SEGURAKO ATERPETXEA
  • HAINBAT HERRITAR

BEASAINGO UDALA, 2024/10/07

  • ASMUBE, ASOCIACIÓN DE MUJERES BEASAIN
  • URBIBERRI, GIZARTE SOCIALA
  • CERÁMICA USURBE
  • CARITAS
  • LOINAZPE ABESBATZA
  • BAKUNTZA, ASIALDI TALDEA
  • LEMNISKATA, GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA
  • ETAB

ORDIZIAKO UDALA, 2025/06/12

  • ZUHAIZTI, HOGAR DE JUBILADOS Y PENSIONISTAS
  • GARAGUNE
  • ATZEGI
  • RESIDENCIA SAN JOSE, PLANTA DE SALUD MENTAL
  • GOAZEN ORDIZIA

......ETA OINEZKO HERRITAR GUZTIEI.

ESKERTZA BEREZIA:

LAZKAOKO UDALA.

LEGORRETAKO UDALA.

ZUMARRAGAKO UDALA.

ONCE DONOSTIA.

ESKUAIRE KOMUNIKAZIOA BITARTEKARITZA.

ESKULTURAREN KOKAPENA:

BERJALDEGI PLAZA

20216 Ormaiztegi

GOOGLE MAPS