Ormaiztegiko Gizarte Zerbitzuak bizilagun guztiei askotariko gizarte-zerbitzuak emateko aukera bermatzeko beharrezkoak diren ekipamenduen eta baliabideen bilduma dira.
Sailaren helburuak:
Gizarte-egoera aztertzen du eta, horren arabera, erantzunak garatzen ditu, zerbitzu egokiak zabalduz, murriztuz edo sortuz, udalerriaren beharren arabera.
Gizarte-baliabideei eta -eskubideei buruzko informazioa eta orientazioa ematen du.
Arrisku-egoerak edo gizarte-bazterkeria prebenitzeko jarduerak sustatzen ditu.
Hurbileko gizarte-ingurunearekiko haustura izateko arriskuan dauden herritarrei laguntza ematen die.
Planteatzen diren eskaerak eta egoerak baloratzen ditu.
Prestazio ekonomikoak izapidetzen ditu edo kasu bakoitzerako egokiak diren baliabideak abian jartzen ditu.
Erabiltzaileen etxean edo ingurune hurbilean zerbitzuak edo programak abian jartzen ditu.