Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

IGERILEKURAKO BONUA ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Kirolak   2024/05/30

Igerilekua irekitzen denetik bonoak bertan ere tramitatu ahal izango dira.

Udal igerilekua ekainaren 15ean irekiko da, eta irailaren 8ra arte egongo da zabalik. Ekainaren 17tik 21era arratsaldez bakarrik irekiko da, oraindik ez baitira eskolak amaitu.

Bonua eskatzeko edo aktibatzeko epea ireki da; eskaera aurrez aurre Udalaren bulego orokorrean egin ahal izango da  eta elektronikoki Udalaren Egoitza Elektronikoaren, eta eta APParen bidez.

Egoitza Elektronikoan "Izapide Nabarmenduak/Udal igerilekurako bonoa eskatzea"  atalean sartu beharko da. Bertan, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zehazten dira.

APPtik izapide berera sartuko da "Izapideak" fitxaren bidez.

Edozein modalitatetan, ordainagiria eta errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dira, azken hau Ezkion, Itsason edo Gabirian erroldatuta daudenentzat bakarrik.

Bonu bat lehen aldiz jaulkitzen denean txartel fisikoa doakoa da, baina galeragatik, lapurretagatik edo narriaduragatik txartel berri bat lortzeko 10,50 €ordaindu beharko dira.

Kontsulta itzazu tasak atxikitutako dokumentuan.