Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

DATORREN IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEKO ASMOA BADUZU, EZ ITXARON!

Euskara   2024/06/06

2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea zabalik.

AEK euskaltegiek martxan jarri dute datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina. Euskara ikastaroak egiteko Udalak ondorengo diru-laguntzak dauzka:

%100eko laguntza lor dezakete:

  1. Langabetu eta ikasleak.

b) Herriko dendetako langileak, 0-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoak, etorkinak.

%75eko laguntza lor dezakete:

  1. Gainontzeko herritarrek.

 Izena orain emanez gero, hainbat  abantaila izango dituzu:

· Ordainketa malguagoa, ohiko  ordainketa-epeei beste epe bat  gehituta

 · Lehentasuna taldeak eratzeko  orduan

 Aurre-matrikularen prezioa  (lehenengo ordainketa,  aurre-matrikula egiteko momentuan):

 · 100 euro

 Ikastaroa ez egitea erabakitzen  baduzu, aurre-matrikularen % 100  itzuliko dizugu ikastaroa hasi  baino lehen jakinaraziz gero.

 Behin ikastaroa hasita, matrikula  itzultzeko ohiko baldintzak   aplikatuko dira.

 Izena emateko epea:  ekainaren 28ra arte

 www.aek.eus webgunean eta AEKren edozein euskaltegitan edo Ormaiztegiko Udaleko bulego orokorrean.