Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Bi arte erakusketa berri ikusgai gizarte etxean

Bi erakusketen aurkezpena

Kultura   2024/10/09

Urriaren 9tik azaroaren 10era bitartean bi erakusketa berri izango dira ikusgai Ormaiztegiko gizarte etxean. KS ARTPAPER, Kontxi Simon eta I.GALA, Iņaki Galabide herriko artisten lanak aurkezten dira bertan.

KS ARTPAPERren 'BERBIZI PAPERA' arte erakusketan paperez egindako 12 lan daude ikusgai. Gizarte etxeko sarreran eta areto nagusian kokatuta daude. 

Erakusketa ikusteko ordutegia: 

  • astelehenetan 16:15-18:10 (sarrera ate nagusitik)
  • asteartetik igandera 10:00-20:00 (sarrera tabernatik)

I.GALAren arte erakusketan 14 lan aurkezten dira. Kasu honetan, gizarte etxeko tabernako erakustxokoan kokatuta daude. 

Erakusketa ikusteko ordutegia: asteartetik igandera 10:00-20:00 (sarrera tabernatik)

Argazkian KS ARTPAPER eta I.GALA herriko artistak, Jon Enrique alkatea eta Agustin Galabide kultura zinegotziaz lagunduta, gizarte etxean egindako aurkezpenean.