Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

EKAINAREN 9ko EUROPAR HAUTESKUNDEAK - Hauteskunde Mahaietako lehendakarien eta bokalen zozketa

Gardentasuna   2024/05/16

Eragozpenak edo desenkusak aurkezteko epea zabalik

Ikusgai daude maiatzaren 15eko Hauteskunde Mahaietako lehendakarien eta bokalen zozketaren emaitzak.

Zabalik dago hauteskunde mahaietako kide edo lehendakari izateko eragozpenak edo desenkusak aurkezteko epea maiatzaren 16tik 24ra bitartean, biak barne.

 

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 27.3. artikuluaren arabera eragozpenak eta aitzakiak aurkeztu ahal izango dira honako era honetara:

 - Azpeitiko Sanjuandegi auzoko 30. zenbakian dagoen Eskualdeko Hauteskunde Batzordera joanda. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, egun baliodunetan.

- Posta elektronikoz: JuntaElectoral-Azpeitia@justizia.eus

- Bakoitza bizi den herriko udaletxera edo bake-epaitegira joanda.