Euskara 2025/05/28
Ekainaren 30era arte egongo da zabalik.
Urtero moduan ikasturte amaiera bertan dugu. Horregatik, EUSKARA IKASTEKO aurrematrikula kanpaina hasi da eta irekita egongo da ekainaren 30era arte. Aurrematrikula eginez gero, aurreko ikasturteko prezioa mantenduko da, ordainketan malgutasuna eta lehentasuna izanik.
Ohikoa da ordutegiagatik Ormaiztegin ikastaroa egin ezinda geratzea. Horregatik, 2025-26 ikasturtean inguruko herrietan ordutegi ezberdinak eskainiko dira, batera joan ezin duenak bestera joan ahal izateko aukera izateko.
📢Aizu! Hurrengo ikasturtean euskara ikasi nahi duzu?
✍️Aurrematrikula garaia iritsi da!
📝Eman izena orain eta gozatu abantailez!
👀Adi! Herrian euskara ikasteko dirulaguntzak ditugu.
😍 AEKn, euskara eroso bizitzeko. AURREMATRIKULATU:
UDALETXEKO BULEGO OROKORREAN IZENA EMANADA