Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Hauteskunde Mahaietako lehendakarien eta bokalen zozketa

Gardentasuna   2024/03/22

Eragozpenak edo desenkusak aurkezteko epea zabalik

Ikusgai daude apirilaren 21eko Hauteskunde Mahaietako lehendakarien eta bokalen zozketaren emaitzak.

Zabalik dago hauteskunde mahaietako kide edo lehendakari izateko eragozpenak edo desenkusak aurkezteko epea martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean, biak barne.

 

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 44. artikuluaren arabera, honela aurkeztu ahal izango dira eragozpenak eta aitzakiak:

 - Azpeitiko Sanjuandegi auzoko 30. zenbakian dagoen Eskualdeko Hauteskunde Batzordera joanda. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, egun baliodunetan.

- Martxoaren 28an eta 29an eta apirilaren 1ean Azpeitiko Justizia Jauregira joanda, 09:30etik 11:00etara.

- Posta elektronikoz: JuntaElectoral-Azpeitia@justizia.eus

- Bakoitza bizi den herriko udaletxera edo bake-epaitegira joanda.