Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Hodei Fernandez Fajardo ormaiztegiarra 16 urtez azpikoen Espainiako txapelduna

Kirolak   2025/01/29

FEDDI kategorian izan zen txapeldun

Joan den asteburuan Selekzio Autonomikoen Espainiako Kros Txapelketa ospatu zen Getafen; Hodeik,  Javi Conde Bertako Igogailuen Klub Paralinpiko taldean dagoena, Euskadiko selekzioak deitu zuen, eta oso lasterketa ona egin ondoren, irabazi eta Espainiako Txapeldun izendatu zen.

Ormaiztegik Espainiako txapeldunak batzen jarraitzen du hainbat kirol diziplina eta kategoriatan, eta Hodeik bere izena txertatu du zerrenda honetan; ez da ezkeneko aldia izango erakusten ari den maila ikusita.

Zorionak Hodei!