Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

GORKA IZAGIRRERI OMENALDIA

Kirolak   2024/10/17

Bazkari herrikoia ospatuko da azaroaren 9an Zubipe frontoian.

Gorkak txirrindularitza profesionalean egindako ibilbideari bukaera eman behar diola  jakinda, Ormaiztegiko herriak merezitako omenaldia egin nahi dio, urte guzti hauetan izandako kirol ibilbide arrakastatsua, bizikleta gainean zein kanpoan erakutsitako izaera eta Ormaiztegiri emandako oihartzuna eskertzeko. .

Omenaldia bazkari herrikoi batean egingo zaio, eta gonbidatuta gaude herritar guztiak ekitaldian parte hartzera. Bazkaria azaroaren 9an ospatuko da Zubipe kiroldegian, 14:00etatik aurrera. Ticketak urriaren 21etik azaroaren 4ra bitartean erosi ahal izango dira Ormaiztegi App-aren  bitartez (kontutan hartu mahaikide kopurua mugatua izango dela).

Helduen menua 24 €

Umeen menua 13 €

INPORTANTEA: omenaldiak sorpresa bat izan nahi du Gorkarentzat, beraz eskertuko genuke guztiok gure aldetik jartzea horrela izan dadin, ahal den neurrian.