Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Ideiatik ekintzara, ekintzatik etorkizunera!

Sustapen ekonomikoa   2025/06/26

Hemen da Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien XXVIII. Sariketa!

Martxan da, urtero bezala, Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa Ideiatik ekintzara, ekintzatik etorkizunera! lelopean.

Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2025eko irailaren 26ra arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da. XXVIII. edizioak hiru kategoria sarituko ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

1. KATEGORIA: ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK

Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu. 2024-2025 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.

* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.

2. KATEGORIA: ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK

Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu. Goierri eskualdeko ETEetan, 2024-2025 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

3. KATEGORIA: GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ

Kategoria honek urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu. 2024-2025 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da. Lehiaketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago, proiektuak aurkezteko epea 2025ko irailaren 26a izanik. Informazio gehiago eta oinarriak hemen.

Ekin eta egin!