Hirigintza eta obrak 2024/11/07
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak % 85ean finantzatu du
Ormaiztegiko Udalak Irisbide enpresari eskatutako Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (IUPI) jaso du; gure herrian hainbat hilabetez lan egin dute arlo horretan dugun errealitatea ezagutzeko eta erabateko irisgarritasunera iristeko jarraitu beharreko norabidea markatzen digun plan hau egiteko.
Denboraldi horretan, kontsulta- eta prestakuntza-saioak egin dira Ormaiztegiko hainbat talde eta erakunderekin.
Dokumentua Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntzarekin egin da, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko azaroaren 14ko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, toki-erakundeentzako dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen, irisgarritasun unibertsaleko plan integralen bidez irisgarritasun unibertsaleko estrategia ezartzeko eta plan horietan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko. 14.990 €-ko guztizko aurrekontuaren gainean, Sail horrek 12.741,50 €-ko ekarpena egin du, guztizkoaren % 85.