Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Kirol bonuak berritzeko edo lehen aldiz eskatzeko epea zabalik.

Kirolak   2025/01/08

Aurrez aurre zein Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez eskatu ahal izango dira.

2025eko KIROL BONOAK BERRITU EDO ESKATZEKO KANPAINA

Tramitatzeko epea zabalik dago.

Modalitateak:

1.- Gimnasioko bonoa

2.- Kirol txartela (gimnasioa + igerilekua)

Iraupen aukerak:

a.- Urtekoa (urtarriletik abendura)

b.- Seihilabetekoa (urtarriletik ekainera edo uztailetik abendura)

Oharra: Bai urtea eta bai seihilekoa ere naturalak izango dira (urtarrilaren 1etik  abenduaren 31ra urtekoan eta urtarriletik ekainera edo uztailetik abendura seihilekoan). Beraz, epea hasitakoan egiten den edozein alta likidatzeko, seihileko aldi osoa edo urteko osoa hartuko da kontuan (ZATI PROPORTZIONALAK EDO EPE LABURRAGOAK EZ DIRA LIKIDATUKO)

Urteko Kirol Txartelak Mugiment Kirol Txartela izapidetzeko aukera emango du.

Norentzat:

  1. Gimnasioko bonoa………… 16 urtetik gorako herritarrentzat

Oharra: Urtarrilaren 1ean Ormaiztegin, Gabirian eta Ezkion-Itsason erroldatuta daudenak hartuko dira herritartzat.

  1. Kirol txartela (igerilekua + gimnasioa)………herritarrentzat.

Oharra: Urtarrilaren 1ean Ormaiztegin, Gabirian eta  Ezkio-Itsason erroldatuta daudenak hartuko dira herritartzat.

Igerilekua adin guztietako herritarrek erabil dezakete, gimnasioa, aldiz, 16 urtetik gorakoak soilik.

Prezioak eta baldintzak kontsultatzeko Udalaren web orrian:

EGOITZA ELEKTRONIKOA / IZAPIDEEN KATALOGOA / KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ESKAERA

Tramitatzeko epea zabalik

Tramitatzeko bideak:

            Presentzialki: Udaletxeko bulego orokorrean dokumentazioa aurkeztuz.

            Telematikoki: web orrialdeko Egoitza Elektronikoa erabiliz.

Ezinbestean erantsi beharreko dokumentazioa

1.- Ordainketa agiria (denek)

Kutxabank:           ES97 2095 5026 81 1060229449

                Laboral Kutxa:      ES08 3035 0006 80 0061900000

2.- Errolda agiria (Gabiria, Ezkio eta Itsasoko herritarrek)