Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Helduen danborradako partaideen afariak kokapen berria du

2023ko danborrada

Jaiak   2024/11/03

Azaroaren 6tik 15era salgai egongo dira Ander Deunaren jaietako bigarren ostiralean , azaroaren 29an ospatuko den helduen danborradako kideen afarirako tiketak. Oraingoan aldatu egin da afariaren kokapena; gizarte etxeko areto nagusian ospatuko da eta Sarayola Katering-ak zerbitzatuko du.

Oharra: Gogoan izan danborradan parte-hartzeko ezinbestekoa dela entseguetan izena ematea, eta, ondorioz, entseguetan parte-hartzea.

Ohi bezala, ohiko menua eta menu begetarianoa izango dira aukeran. 

Ohiko menua. 25€: Sarrerakoak (3) : Urdaiazpikoa eta patea, arraiez betetako piperrak eta penkak ontto saltsaz beteta. Bigarrena: Oilasko izterrak saltsan. Postrea: Goxua edo sorbetea aukeran. Edaria: Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa.

Menu begetarianoa. 25€: zehaztu gabe dago, ohiko menuaren baliokidea izango da.

Tiketak Ormaiztegi App-etik erosteko aukera izango da azaroaren 6tik 15era.