Hirigintza eta obrak 2024/10/28
Kanpaina motibatzen duten jarrerek dirua kostatzen zaigu guztioi.
Sasieta Mankomunitateak “Garbi jokatu” kanpaina abiarazi du, bilketa zerbitzuen erabilera egokiaz kontzientziatzeko. Kanpainaren helburua herritarren arreta piztea da eta, ahal den neurrian, hondakinez betetako poltsak lurrean uztea eta etxeko tresna handiak ateratzeko ezarritako egutegia ez errespetatzea saihestea.
Une honetan Sasieta Mankomunitateak Gipuzkoako gaikako bilketa eta birziklatze indizerik altuena du eta oso eskertuta dago herritar gehienek egiten duten ahaleginagatik. Hala ere, datu on hori ez dator bat, edukiontzien edo kuboen puntu batzuen ondoan gutxi batzuen gizalegearen kontrako jarrerak eragindako zikinkeriarekin.
Ezin dugu ahaztu, gainera, birziklatze-tasa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa dela hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuagatik ordaintzen dugun tasa; beraz, gutxi batzuen jarrera desegoki horien ondorioz, gehiago ordaintzen dugu.