Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Zumalakarregi kaleko zati handia asfaltuko da.

Hirigintza eta obrak   2025/11/14

Azaroak 17 eta 18an burutuko dira lanak.

Azaroaren 17an eta 18an asfaltatze-lanak egingo dira Zumalakarregi kaleko sarreran, GI-2632tik (Usoa kafetegiko sarrera) Ibaialde kalerako lehen zeharkako kaleraino, eta hori ere asfaltatu egingo da.

Lanak urteroko asfaltatze-kanpainen parte dira, eta eragina izango dute inguruko zirkulazioan eta aparkalekuan.

Azaroaren 13an, osteguna, kartelak jarri dira badoa duten garajeetan. Horrez gain, ingurua hesitu eta zintaz itxi da, herritarrek horren berri izan dezaten.

Udalak herritar guztien laguntza eskatu du, hilaren 17an, 07:00etan, gunea ibilgailurik gabe egon dadin.