Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Ormaiztegiko Energia Komunitateko kideentzako tailer dinamikoa.

Iraunkortasuna   2025/05/21

Gizarte Etxean maiatzaren 28an, 18:30ean izango da.

Tailerra ARGITU programaren parte da, eta Gipuzkoako Energia Eraldatzeko Bulegoak (GFAren Jasangarritasun Saila) sustatzen du, Udalaren laguntzarekin.

Tailerraren helburua komunitateko kide izatea sendotzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskaintzea da. Edukiak modu praktikoan eta ulerterrazean landuko dira, eskuragarri dauden ezagutzetatik abiatuta. Horrela, hasteko, oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu (autokontsumoa, fakturaren interpretazioa...), modu errazean, eta, ondoren, oso jarraibide erabilgarriak emango ditugu pixkanaka komunitate-kultura bat sortu ahal izateko (nola komunikatu kideen artean, nola finkatu helburuak, eman beharreko urratsak...). Gainera, tailerrean zehar, zure GEKean orain arte bizitako esperientzia gainerako ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, baita kideek horri buruz izan dezaketen ikuspegiari eta itxaropenei buruz hitz egiteko ere.

Zuen intereseko izatea espero dugu.