Gazteria 2025/05/08
Ireki da izena emateko epea.
Aurtengo udalekuak 4 edo 5 asterako eskaintzen dira.
Izen ematea telematikoa izango da.
Bi aukera izango dira 2008 eta 2021 urte bitartean jaiotakoek udalekuetan izena emateko:
A. Udalekuak lau asterako, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean.
B. Udalekuak bost asterako, ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean.
Gainera, udalekuetan izena emateaz gain, 2016 eta 2021 bitartean jaiotakoek igeriketa ikastaroan izena eman ahal izango dute.
IZEN-EMATEA TELEMATIKOA IZANGO DA eta Udalaren Egoitza Elektronikoan egin ahal izango da 24 ordutan. BakQ txartela duen edonork egin dezake eskabidea bere etxetik, Egoitza Elektronikoan nabarmendutako izapideen bidez.
Oraindik BakQ txartelik ez baduzu, Udaletxeko bulego orokorrean eskatu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Bertan jasoko duzu beharrezko laguntza guztia.
UME BAKOITZEKO ESKAERA BAT EGIN BEHARRA DAGO, BAI UDALEKUEN KASUAN BAI IGERIKETA IKASTAROEN KASUAN.
Epea: maiatzak 25 bitartean.
Erantsi beharreko agiriak: Osakidetzako txartela eta ordainagiria. Ordainketak egiterakoan, kontzeptuan “umearen izena + udalekuak” edo “umearen izena + igeriketa” jarri behar da.
ESKAERARA SARBIDEA: https://ormaiztegi.egoitzaelektronikoa.eus/info.1