Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

UDALEKUAK ETA IGERIKETA IKASTAROAK 2024

Gazteria   2024/05/09

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 31ra arte. Inskripzioa telematikoa izango da.

Bi aukera izango dira 2007 eta 2020 urte bitartean jaiotakoek udalekuetan izena emateko:

A. Udalekuak lau asterako, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean.

B. Udalekuak bost asterako, ekainaren 24tik uztailaren 26ra bitartean.

Gainera, udalekuetan izena emateaz gain, 2018 eta 2020 bitartean jaiotakoek igeriketa ikastaroan izena eman ahal izango dute.

IZEN-EMATEA TELEMATIKOA IZANGO DA eta Udalaren Egoitza Elektronikoan egin ahal izango da 24 ordutan. BakQ txartela duen edonork egin dezake eskabidea bere etxetik, Egoitza Elektronikoan nabarmendutako izapideen bidez.

Oraindik BakQ txartelik ez baduzu, Udaletxeko bulego orokorrean eskatu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Bertan jasoko duzu beharrezko laguntza guztia.

UME BAKOITZEKO ESKAERA BAT EGIN BEHARRA DAGO, BAI UDALEKUEN KASUAN BAI IGERIKETA IKASTAROEN KASUAN.

Epea: maiatzak 31 bitartean.

Erantsi beharreko agiriak: Osakidetzako txartela eta ordainagiria. Ordainketak egiterakoan, kontzeptuan “umearen izena + udalekuak” edo “umearen izena + igeriketa” jarri behar da.

 ESKAERARA SARBIDEA: https://ormaiztegi.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

Tramitera udalaren APP-tik ere sar daiteke, "Tramiteak" atalean.