Bilatzailea:

Hasiera Agenda osoa erakutsi

Kaleko Jostunen 10.edizioko egitasmoaren aurkezpena

Kaleko Jostunen 10.edizioko egitasmoaren aurkezpena

2023

Kultur astea

2024/05/07

Lekua: Gizarte etxea, Ormaiztegi

17:00-19:00

10. edizioa ospatzeko, lorez egindako estalgarri bat sortzea erabaki da, eskuz ehundua, lore mordoxka bat elkartuta, amaieran Gizarte etxeko hall-eko teilatua apainduko duena.

Animatzen denak, jubilatuen etxean taldelanean loreak ehuntzeko aukera izango du, maiatzaren 7an hasita, asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara. Etxean nahiago duenak, etxean.

Nerea eta Marian arduratu dira denentzako hariak erosteaz eta Erretiratuen etxean utziko dituzte, behar diren neurrian har ditzaten. Hasiera batean, 3. zenbakiko kakorratza erabiliko da.

Lore guztiak lotzea eta haur nahiz gaztetxoekin batera azken apaingarrien lanketa maiatzaren 28 eta 29an egingo da arbolarian 17:00-19:00 bitartean.

Lorez betetako estalkia gizarte etxean instalatzea maiatzaren 30erako aurreikusi da.

Kaleko jostunen whatsapp taldea sortu da komunikazioa errazteko. Taldera batu nahi duenik bada, 688 657 455 telefonora idatzi eta eskatzea besterik ez da.