Kultur astea
2024/06/09
Lekua: Plaza, Ormaiztegi
11:00-14:30
ORMAIZTEGIKO VI. KULTURARTEKO FESTA
● Ormaiztegiko Udalak Zumalakarregi museoarekin elkarlanean VI. Kultuturarteko festa ospatuko du herriko plazan bertan
● Ekimena datorren igandean, hilaren 9an, goizeko 11:00tan hasiko da
Datorren igandean, hilaren 9an, kulturarteko festaren VI. edizioa ospatuko da Ormaiztegin. Pasa den urteko edizioak jasan zituen hobekuntzak kontutan izan dira aurten ospatuko den festaren antolaketan. Horrez gain, VI. edizio honek berrikuntzaren bat izango du herrian dagoen kultur aniztasuna arlo gehiagotan ezagutu ahal izateko.
Ohi bezala, Ormaiztegiko udalak eta Zumalakarregi museoak, aurtengo kulturarteko festaren edizioa martxan jarri zuten pasa den otsailean, antolakuntzan 7 herrialdeek, autonomi erkidego batek eta Euskal Herriak ere parte hartu dute.
Ekimenak aldaketa ugaria jasan dituen arren, kulturarteko azokaren helbururik nagusiena herrialde ezberdinetako gastronomia ezagutzea eta dastatzea izango da.
Ekainaren 4an ekimenaren aurkezpenaren prentsaurrekoa ospatu zen, bertan festako partaideak protagonista izanik. Bertan Ormaiztegiko alkateak, zinegotziek, Zumalakarregi museoak eta Extremadura, Juan Lobato, Kolombia, Ferney Bedoya, Ekuador, Jaqueline Torres, eta Frantzia, Maite Antia komunitateetako ordezkariek parte hartu zuten.
Igandeko ekimenari hasiera emateko festan parte hartzen duten herrialde batzuek haien jantziak erakutsiko dituzte desfile baten bitartez, aurtengoa pasa den edizioaren desfilea baino luzeagoa izanik.
Festan bertan 7 herrialde ezberdinetako errepresentazioa izango dugu: Gastronomian Ekuador, Frantzia, Kolonbia, Nigeria, Nikaragua, Senegal izango ditugu. Nigeriako herritarrek trenza tailerra ere eskeiniko dute. Eta Perun jatorria duen herritar batek harpa soinuak ekarriko ditu herrira eguna girotzeko.
Estatuko autonomi erkidego bakarraren errepresentazioa egongo da: Extremaduratik Badajoz. Eta, ohi den bezala, Euskal Herriak ere parte hartuko du aurtengo festan.
Guzti hauek, jatorrizko lekuetako 22 plater ezberdin dastatzeko aukera eskainiko dute.
1,5? kostua izango duten tiket hauek erosi eta lurralde ezberdinetako elikagaiak dastatzeko aukera emago dute. Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen dituen proiektuetara bideratuko da bildutakoaren 2/3. Bildutako diru hau Mundu batek Bizkaiko gailarta herrian kudeatzen duen Martinetxe aterpetxeko egunerekoari laguntzeko izango da. Bertan beste herrialde batzuetatik datozten herritarrei oinarrizko giza eskubideak bermatzeko lan egiten dute. Une honetan 25 pertsona inguru bizi dira bertan, nagusiki, Gaza, Palestina eta El Cairo-tik babes bila etorriak. Eta diruaren beste herena lan taldearentzako izango da beraiek hautatuko egitasmoak garatzeko.
Dantza erakustaldiak ere izango ditugu, non hainbat komunitate parte hartzaileek haien jatorrizko herrialdeetako dantzak erakusteko aukera izango dute herriko plazako eszenatokian.
Urtero bezala, errezeta liburua argitaratuko da formatu digitalean.
Kulturarteko festa Zumalakarregi museoaren Migrazioak programan atal ezinbestekoa da, herriko komunitatean sareak eraikitzea ahalbideratzen baitu.
Gisa honetako jarduerak, poliki bada ere, herrian elkar bizi diren 23 nazionalitate ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzea, hurbiltzea eta kultur aniztasuna aberasteko ezinbesteko pausoak dira.