Bilatzailea:

Hasiera Agenda osoa erakutsi

Kattalin eta nenufarrak. 8.Musikale

Kattalin eta nenufarrak. 8.Musikale

Kattalin eta nenufarrak taldea

Musika

2024/06/13

Lekua: plaza, Ormaiztegi

19:00

Kattalin eta nenufarrak talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du Ormaiztegin, datorren ekainaren 13an, osteguna, ekain kulturalaren barruan ospatzen den Musikale egitasmoaren barruan.
Taldea Sara Iriarte (Billabona), Jon Sagarna(Gabiria), Iņaki Rezusta (Ormaiztegi), Leire Agirre eta Julen Sagarnak (Gabiria) osatzen dute.
2021eko abenduan grabatu zuten Hubble bilduma laburra -bost abestikoa-, eta 2023ko maiatzaren hondarrean jarri zuten Spotify eta Youtube plataformetan, doan. Soul ukitu nabarmenekoa da Hubble diskoa, Iriarteren ahotsak betetzen ditu maisuki landutako tresnen aireak. Soula baitute zaletasun kuttunen artean, Amy Winehouse eta Silvia Perez Cruzen gogorapen bat uzteko.