Bilatzailea:

Hasiera Agenda osoa erakutsi

ATERKI INKLUSIBOA eskultura komunitario kolaboratiboaren aurkezpena

ATERKI INKLUSIBOA eskultura komunitario kolaboratiboaren aurkezpena

Besteak

2025/09/26

Lekua: Berjaldegi plaza, Ormaiztegi

18:00

Datorren irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko da 2023tik gaur arte Goierriko 8 herritako herritarren artean sortutako eskultura komunitario kolaboratiboa. Itziar de la Granja artistak gidatutako proiektua Dar-dar produkzioaken Arteria proiektuaren barnean dago kokatua eta 8 udalerrietako udal eta hainbat eragilek hartu dute parte.

Egitasmo honetan, herri ezberdinetako elkarte eta eragilen artean zumitzez eta burdinez osatutako eskultura komunitario kolaboratibo bat sortu da. Jarduera honekin, gizarte inklusioa sustatzeko pauso bat gehiago eman nahi izan da. Eta kultur eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin, mota eta kolore guztietako pertsonak babestuko dituen aterkia eta gunea sortzea izan da helburua.

Zumitzez eta burdinez osatutako 3metro eta erdiko altura, eta 2 metroko zabalera duen eskultura hau; hurrengo asteartea, irailak 23an, grua baten laguntzaz montatu, eta hurrengo ostirala irailak 26an aurkeztuko da Ormaiztegin.
 Muntaia: Irailak 23 goizeko 10:00tatik 12:00tara. Bertan Itziar de La Granja sortzailea eta Iker Zinkunegi Arteriakidea izango dira.
 Aurkezpena: Irailak 26 arratsaldeko 18:00tan.
1. Musika eta irudiak zuzenean.
2. Parte-hartuko dute: Arteriakide den Iker Zinkunegi, Itziar de La Granja sortzailea eta
Ormaiztegiko alkate den Jon Enrique Galarza.
3. Hizkuntza desberdinetan irakurritako olerkia.
4. German Urteaga bertsolaria.
 Lekua: Ormaiztegiko Berjaldegi plaza. Karretera zaharrean beasaindik zatozela herri sarreran.

ESKULTURAREN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: https://www.ormaiztegi.eus/aterki-inklusiboa