Euskalgintza
2025/12/03
Lekua: Ormaiztegi, Zubipe
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da Ormaiztegin ere. Aurreko asteetan herriko jaietan murgilduta ibiliko da herria,eta, photocall-a antolatu da jaietan zehar euskararen aldeko aldarriekin talde argazkiak ateratzeko. Horretarako, herriko argazkilari Angel Elorzarekin elkarlananean aritu da Euskaraldiko lan taldea, eta, udalaren laguntzaz, egun hauek hitzartu dira:
· azaroaren 22an, larunbata, zubipe kiroldegi kanpoaldean 14:30-15:00. Elegantez jantzitako koadrilekin photocall-a
· azaroaren 29an, larunbata, zubipe kiroldegi kanpoaldean 14:30-15:00. Mozorrotu koadrilekin photocall-a
· abenduaren 1ean, astelehena, zubipe kiroldegi barrualdean, 12:30-13:00. Haur-Gazte parkean ibiliko diren haur eta famili taldeekin photocall-a
Argazkiak paperean inprimatuko dira eta abenduaren 3tik 9ra udaletxe azpiko arkupeetan ikusgai jarriko dira.
Herritarrak animatzen ditugu euskararen aldeko ekimen honetan parte-hartzera.
Azkenik, erantsita dituzue Euskararen egunerako sortutako kartela eta UEMA eta EUDELek helarazi duten adierazpen instituzionala.