Bilatzailea:

Zerbitzuak Adinekoak

Programak

Programak

Ikus azpimenua

Euskadi Lagunkoia

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimena da, eta adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala gure bizitza egiten jarrai dezagun. Ormaiztegin 2016an atxiki zitzaion proiektuari, eta ordutik ari da lanean Oin-Harriak elkartearen parte-hartze aktiboarekin.

Ibilbide osasungarriak Ttipi-ttapa

65 urtetik gorakoentzat da, eta, bereziki, sedentarioentzat. Jarduera fisikoa sustatu nahi da, ibilbide lau eta seguruen bidez, baita mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat ere. Helburua oinez ibiltzea da, bakoitzaren gaitasunak eta mugak errespetatuz, baina, hori bai, beti lagunduta eta aholkatuta. Garrantzitsuena konpainia onean gozatzea izango da.

Ormaiztegin asteazkenero ateratzen dira oinez, 10:30ean, eta, ibilaldia amaitu ondoren, salda konpontzaile bat hartzen dute Hogar del jubilalado tabernan.