Gaur egun, hainbat diziplinatan (pintura, collagea, papera, argazkilaritza...) lan egiten duten artista ugari daude udalerrian. Bertako artista hauek Ormaiztegin egiten den Artisautza Azokan erakutsi ohi dituzte beren lanak eta 2024an zortzigarren edizioa beteko dute.
Eskuz egindako osagarriak, poltsa pertsonalizatuak, kamisetak, jertseak, laneko arropa, etab. Arropa konpontzea.
Irukom 2022an sortutako proiektua da. Diseinu grafikoa, digitala eta komunikazio zerbitzuak eskaintzen ditugu (kartelak, egitarauak, ilustrazioak, eskuorria webguneak.)
Kattalin eta Nenufarrak talde gipuzkoarrak 2023an atera zuen bere lehen lana: Hubble. Bost kantuk osatzen dute EP hau, eta bertan, sakontasun poetikoa duten letrak ageri dira, 'ni' zauritu baten korapiloetatik atereak. Pop musikatik, musika beltzetik, edota folk musikatik,besteak beste, edaten du taldeak.