Udaleku horien helburua oporraldian aisia dibertigarri, hezigarri, aberasgarri eta euskaraz eskaintzea da. Hiru programa eskaintzen dira:
Aisialdia: 4 eta 11 urte bitarteko haurrak ditu hartzaile, eta astelehenetik ostiralera eskaintzen da 10:00etatik 13:00etara.
Kirol anitza: 11 eta 18 urte bitarteko gazteak ditu hartzaile, eta astelehenetik ostiralera eskaintzen da, 10:00etatik 13:00etara.
Igeriketa-ikastaroak: 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta astelehenetik ostiralera eskaintzen da, ordu-tarte desberdinetan, adinaren eta mailaren arabera.