Bilatzailea:

Izapideak

Izapide orokorrak

Izapide orokorrak

Ikus azpimenua

Kontratazio-arloko errekurtso berezia

Legitimazioa duen edozein pertsonak 15 egun balioduneko epean kontratazio-errekurtso berezia jartzea honako egintza eta erabaki hauen aurka: lizitazio-iragarkiak, baldintza-agiriak eta kontratu-dokumentuak, adjudikazio-erabakiak eta azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 44.2 artikuluan zerrendatutako beste batzuk, honako hauei buruzkoak direnean:


  • a) Hiru milioi eurotik gorako balio zenbatetsia duten obra-kontratuak, eta ehun mila eurotik gorako balio zenbatetsia duten hornidura- eta zerbitzu-kontratuak.

  • b) Aurreko letran tipifikatutako kontraturen bat egitea xede duten esparru-akordioak eta eskuratze-sistema dinamikoak, bai eta horietako edozeinetan oinarritutako kontratuak ere.

  • c) Hiru milioi eurotik gorako balio zenbatetsia duten obra- edo zerbitzu-emakidak. Administrazio-kontratu bereziak ere errekurritu ahal izango dira, baldin eta, haien ezaugarriak direla-eta, ezin bada haien lizitazio-prezioa finkatu, edo, bestela, haien balio zenbatetsia zerbitzu-kontratuetarako ezarritakoa baino handiagoa bada. Era berean, kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri ahal izango da 23. artikuluan aipatzen diren diruz lagundutako kontratuen aurka, bai eta enkarguen aurka ere, baldin eta, haien ezaugarriak direla-eta, haien zenbatekoa finkatzea ezinezkoa bada edo, bestela, zenbateko hori, iraupen osoa gehi luzapenak kontuan hartuta, zerbitzu-kontratuetarako ezarritakoaren berdina edo handiagoa bada.
    Errekurtso hori kontratazio-organoaren erregistroan edo errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan (KEAO) aurkeztu ahal izango da.



Kontratazio-arloko errekurtso berezia jartzea aukerakoa eta doakoa izango da errekurtsogileentzat.

Gainerako kontratuetan errekurritu daitezkeen egintzetarako:

- Berraztertzeko errekurtsoa
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Izapidetzeko modua

Telematiko Aurrez aurrekoa