Bilatzailea:

Zerbitzuak Hirigintza eta Obrak

Obrak

Obrak

Ikus azpimenua

Obrak eta proiektuak

Ormaiztegiko Udala inbertsio handiak egiten ari da azpiegituretan, bide publikoa hobetzen eta udal-ekipamenduetan, gure herria leku atseginagoa, seguruagoa eta bizi-kalitate hobekoa izan dadin bertan bizi garen guztiontzat.

Azken inbertsio garrantzitsuak izan dira, besteak beste, Muxika plaza birmoldatzea, San Andres kalearen zati bat oinezkoentzako erdi bihurtzea, udal-igerilekua berreraikitzea, "Eskola Zaharrak" gizarte-etxea birmoldatzea edo osasun-zentro berria eta Irai Errota industrialdea eraikitzea.

Orain bertan lantzen ari diren proiektu nagusiak honako hauek dira:

  • Antonene aldean etxebizitzak sustatzea
  • Tren-geltokirako irisgarritasuna hobetzea
  • San Andres ikastetxeko patioak berritzea
  • Udal-eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea
  • Zelaikoa industrialdea garatzea